IKUSPEN ARTIFIZIALA

//IKUSPEN ARTIFIZIALA
IKUSPEN ARTIFIZIALA 2018-02-01T14:21:13+00:00

IKUSPEN ARTIFIZIALAREN BIDEZ HIRU DIMENTSIOTAN NEURTZEN DUTEN MAKINAK

Holografia Konoskopikoa Ikusmen Artifizialaren Teknologian oinarrituta, ikutu gabe, hirudimentsiotan neurketa egiten duten makina belaunaldi berriak. 1 μm-ren zehaztasunez, 20.000 puntu / segundora arte neurtzeko aukera ematen dute.

Laser-sortaren kolinealtasunari esker neurtu daitezke beste ikuspen edo kontaktu teknologien bidez neurtzeko ezinezkoak direnak: geometria konplexuak, zuloen azpiak, barrunbeak, zuloen intersekzioak…

Piezaren neurketa loturarik eta kokapenik gabe egiten da. Tresnak pieza bilatzen du, erreferentziak identifikatzen ditu eta neurketa modu automatikoan hasten du.

Neurtzeko ezaugarriak programatzeko, piezaren 3Dtako marrazkitik abiatzen den software errraza eta intuitibo baten bidez kudeatzen da

Laborategian kokatzeko edo ekoizpen-instalazioaren prozesu automatikoetan integratzeko aukera.

IKUSPEN ARTIFIZIALEN SOLUZIO PERTSONALIZATUAK

Ikuspen Artifizialaren teknologia guztiak menperatzeak neurrira egindako soluzioak diseinatzeko aukera ematen digu, eskatutako neurrien eta bezeroaren benetako beharren arabera. Ikusi ikuspen teknologia-zorroa.

2 eta 3 dimentsiotan zehatz neurtzeko soluzio ugari bilduz, akats ezaren egiaztatzea %100ean, gune irregularretan arrailen detekzioa.

Operazio edo prozesuaren gauzatze zuzenak egiaztatzeko osatzen diren soluzioak, edo bestela, bukatutako piezaren %100 egiaztatze eta kontrolatzen dituzten toki independiente moduan.

Bai kalkulua egiteko algoritmoak, bai biltzeko egitura eta trazabilitatea bermatzeko komunikazioa, bai akatsaren tamainua antzematea, bai ikusteko Softwarea, bezeroaren beharren eta estandarren arabera pertsonaliza daitezke.

PRODUKTUAK/BALIO-PROPOSAMENA

IDATZ IEZAGUZU!

Jar zaitez gurekin harremanetan

Idatz iezaguzu gure produktuei buruz gehiago jakiteko edo gure proposamena ezagutzeko zuen erronka edo beharrari buruz.
IDATZ IEZAGUZU!