PRIBATUTASUN POLITIKA

/PRIBATUTASUN POLITIKA
PRIBATUTASUN POLITIKA 2018-02-05T08:39:09+00:00

Webgune hau bisitatze hutsak ez dakar, berez, erabiltzaileak bere identitateari buruzko informaziorik eman behar izatea.

Datu pertsonalak bidaltzea eta erregistratzea

Erabiltzaileak, webgunean jarritako inprimakien bidez, webgunearen arduradunari bidalitako mezu elektronikoen bidez edo telefono bidez ematen dituen datu pertsonal guztiak indarreko arautegian jasotako mugen eta eskubideen arabera jaso eta erabiliko dira; horretarako, kontuan izango dira Datu Pertsonalen Babesaren inguruko arauak, Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizarte Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legea eta baita datuen tratamenduari eragin diezaioketen beste lege batzuk ere.

Hala, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu interesdunak bere borondatez ematen dituen datuak CIN ADVANCED SYSTEMS, S.L. -ren erantzukizunpeko fitxategietan sartu ahalko direla. Cin Systems -en helbidea: Olaran 14 – 2B, 20500 – ARRASATE (Gipuzkoa).

Webguneak datuak jasotzeko dauzkan inprimakietan, “*” marka daramaten eremuak derrigorrez bete behar dira zure eskaerari erantzun ahal izateko; honenbestez, eremu horiek bete ezean edo pribatutasun politika hau onartu ezean, ez duzu erantzunik izango.

Adingabeak

Webguneko edukia edozein adinetako erabiltzaileen eskura egoteko modukoa bada ere, soilik adin nagusikoek eskatu ahal izango dute informazioa; hori hala, adingabe batek datu pertsonalak bidali nahi baditu, gurasoen edo tutoreen baimenarekin egin beharko du, eta harremanetarako datuetan horietako baten datuak adierazi beharko ditu.

Xedeak

Datu bilketaren xedea zera da: erabiltzailea CIN ADVANCED SYSTEMS, S.L.-rekin harremanetan jartzera eraman duen eskaerari erantzutea, baita erabiltzaile horri gure produktu edota zerbitzuak eskaintzea ere eta, egoki bada, harekin harreman komertzialetan sartzea.

Bere helbide elektronikoa edo sakelako telefonoaren zenbakia ematen duen erabiltzaileak baimena ematen du bide horiek erabiltzeko hala harremanetarako bitarteko gisa, nola egindako kontsultarekin, eskaerarekin edota enpresaren jarduerarekin lotutako informazio komertziala bidaltzeko bitarteko gisa; edonola ere, erabiltzaileak edozein unetan ezeztatu ahal izango du baimen hori.

Erabiltzaileak berak berariaz hala eskatuta, edo jaso ziren garaian datuak zeukaten xedea betetzeko jadanik beharrezkoak ez direnean, ezeztatu egingo dira datuok, eta soilik legezko betebehar eta erantzukizunak betetzeko gordeko dira, betebehar eta erantzukizunok indarrean irauten duten bitartean.

 

Datuak hirugarrenei lagatzea

Erabiltzaileak emandako datuak ez zaizkio inoiz ere hirugarren bati lagako aldez aurretik erabiltzaileari hori jakinarazi barik eta berariazko baimena eskatu barik, 15/1999 Legean eta 26/2006 Legean adierazitako kasuetan eta horixe arautzen duten beste lege batzuk aplikatzen diren kasuetan izan ezik.

Segurtasun informatikoko neurriak

15/1999 Legea garatzeko Arautegiaren 1720/2007 Errege Dekretuan legez jasotako segurtasun neurri egokiak hartu dira. Neurrion xedea da erabiltzaileen datuen pribatutasuna bermatzea eta, era berean, datuon galera, erabilera okerra, aldakuntza, baimenik gabeko eskurapena edota ebasketa saihestea.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Bere datuak ematen dituen erabiltzailea (web inprimakien bidez, posta komunikazioen edo komunikazio elektronikoen bidez edota telefono bidezko elkarrizketa bitartez) emandako datuon egiazkotasunaren erantzule bakarra izango da, eta CIN ADVANCED SYSTEMS, S.L. salbuetsita egongo da horren inguruko edozein erantzukizunetatik.

Edozelan ere, erabiltzailea bera izango da emandako datu pertsonalak zehatzak direla, indarrean daudela eta egiazkoak direla bermatzeaz arduratuko dena, eta bere gain hartuko du datuok behar bezala eguneratzeko konpromisoa.

Datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horien aurka egiteko eskubidea

Erabiltzaileak (edo haren legezko ordezkariak) datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta horien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du; horretarako, eskaera bat zuzendu beharko dio CIN ADVANCED SYSTEMS, S.L.-ri, – Olaran 14 – 2B 20500 ARRASATE (Gipuzkoa) -, edo bestela mezu elektroniko bat bidali ahalko du info@cinsystems.es helbidera, zera adieraziz: “Gaia: DBLO, EZEA eskubideak”.

Eskubide horiek erabiltzeko eta Datuak Babesteko Espainiar Bulegoaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Aginduari jarraituz, erabiltzaileak bere identitatea egiaztatu beharko du derrigorrez; horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren edo zuzenbidean balioduna den beste edozein baliabideren fotokopia bidaliko du.

Erabiltzaileak uste badu bere eskubideak ez direla behar bezala aintzat hartu, erabiltzailea bera (edo haren legezko ordezkaria) arlo hau kontrolatzen duen agintearekin harremanetan jarri ahalko da (Datuak Babesteko Agentzia).

Onarpena

Erabiltzaileak onartu egiten ditu pribatutasun politika honetan deskribatutako baldintzak, eta baimena ematen du webgunearen arduradunak haren datu pertsonalak trata ditzan.