SOFTWAREA, 4.0 KALITATE-KONTROLERAKO
Gure bezeroen beharren ondorioz, ikuskapen eta neurketa ekipoetako zenbait datu integratzeko, lantegian bertan datuak eskuratzeko ekipoekin, Kalitate sistemaren bidez, langileen eguneroko kudeaketa errazteko eta akatsak txikiagotzeko, 4.0 Kalitate Kontrolerako Softwarea sortzen da.


Soluzio malguak eta neurrira eskaintzen dira, Kalitate kontrolerako, HMEAren (Hutsegite Moduen eta haien Eraginen Analisia) kudeaketa eta Kontrol Planeko lehendik dagoen softwarea egokitzeko edo modernizatzeko edo enpresaren arazo zehatzak konponzeko.
Alerta automatikoen kudeatzaile bat barnean du, bai erabiltzaileentzat, bai kalitate edota ekoizpen langileentzat, zeinek ekoizpen prozesuan ezohiko parametroak detektatzen laguntzen baitu.

PROZESU ETA MANTENIMENDU PREDIKTIBORAKO IKUSKAPEN ADIMENTSUKO SOFTWAREA
Prozesu eta mantenimendu prediktiborako ikuskapen adimentsu arloan, datuak eta emaitzak eskuratzeko, tratatzeko eta monitorizatzeko gure azken garapenak probatzea eskaintzen diegu gure bezeroei, inolako kosterik gabe. Bereziki hurrengo arloetan:
Maiztasuneko analisia eta dimentsioko txikiagotzea osagai kritikoen egoera denbora errealean monitorizatzeko, mantenimendu prediktibo eraginkorra lortzeko.
SOM / AAM (Self-Organizing Map / Auto-Antolatutako Mapa) sare neuronal baten entrenamendua, prozesu datuekin mapa ulergarriak sortzeko, mantenimendu prediktiboa lortzeko prozesu konplexuetan.