LEGE OHARRA

/LEGE OHARRA
LEGE OHARRA 2018-02-05T08:24:30+00:00

34/2002 Legearen II. kapitulua betez, jakinarazten dugu www.cinsystems.es CIN ADVANCED SYSTEMS, S.L. -rena dela; IFK: B75069179; helbidea: Olaran 14 – 2B 20500 ARRASATE (Gipuzkoa) eta Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan honelaxe inskribatuta dagoela: T-2568, F-193, H- SS34703, I/A 1.

Webgunearen arduradunak uneoro zainduko du Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Legea, merkataritza elektronikoari buruzko 34/2002 Legea eta gaiari buruz ager litezkeen eguneratze eta arautegi berriak leialki betetzen direla.

Webgunearen edukia, lege baldintzak eta erantzukizunak

Webgunearen titularrak edota bere kolaboratzaileek webgunean lantzen dituzten edukiek heziketa xede hutsa daukate; hori dela eta, eduki horiek ezin izango dira inola ere edozelako aholkularitza profesionalen ordezkotzat jo. Hala, webgunearen arduradunak ez du bere gain hartuko webgunearen bitartez zabaldutako informazioan egindako hutsegite, akats edo omisioen ondorioz erabiltzaileari eragindako edozein kalte edo galeraren erantzukizuna.

Webgunearen arduradunak eskubidea izango du bere webguneko informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko aurrez ezer jakinarazi gabe; are gehiago: informazio horretarako sarbidea mugatu eta itxi ere egin dezake.

Estekek (“linkak”) xede informatibo hutsa daukate webgunean, eta inola ere ez da esteka horien inguruko iradokizun, gonbidapen edo errekonozimendurik egiten.

Webgunearen arduraduna ez da berak landu ez dituen informazioen egiazkotasunaren erantzulea, ezta esteken bidez eskuratutako hirugarrenen webguneetako informazioarena ere; beraz, ez du, inondik inora ere, informazio hori erabiltzeagatik sor litezkeen kalteen  erantzukizunik hartzen.

Webgunearen arduradunak, webgunearen funtzionamendu zuzenaz kezkatuta badago ere, ez du bermatzen ez azkartasuna, ez etenik eza, ez birusen nahiz bestelako elementu kaltegarrien ausentzia; hau da, ez du bermatzen oraintxe aipatu ditugun arrazoiak direla-eta erabiltzaileari sistema informatikoa, dokumentu elektronikoak edo fitxategiak kaltetu edo hondatuko ez zaizkionik. Ondorioz, webgunearen arduraduna ez da aipatutako elementuek erabiltzaileari edo hirugarrenei eragin liezazkieketen kalte eta galeren erantzule egiten.

Era berean, webgunearen arduraduna, bere kolaboratzaileak, bazkideak, enplegatuak edota ordezkariak ezin izango dira webgunea erabiltzearen ondoriozko kalteen erantzuletzat jo, ezta webgunean ematen den informazioan oinarritutako edozein jarduketaren ondoriozko kalteen erantzuletzat ere.

Legeak

Erabilera baldintza hauek Espainiako legeei jarraitzen diete; hala, Gipuzkoako epaitegi eta auzitegiek izango dute eskumena legeok interpretatu, aplikatu eta betetzeari buruz sortzen diren kontuen berri izateko. Erabiltzaileek, lege ohar honetan jasotako baldintza orokor hauek onartuz, berariaz egiten diote uko indarreko Prozedura Zibilaren Legea aplikatuz eduki lezaketen edozein eskumeni.

Webguneko edukien jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetako eduki guztien jabetza intelektualeko eskubideak (testuak, irudiak, diseinua, etab.) webgunearen arduradunarenak dira.

Debekatuta dago webguneko edukia edo webguneko elementuren bat xede komertzialarekin osoki edo partzialki erreproduzitu, banatu, eraldatu edo aurkeztea –nahiz eta iturria aipatu–, baldin eta tartean webgunearen arduradunaren berariazko eta idatzizko baimenik ez badago.

Baimenduta dago webguneko eduki bat edo batzuk aldi baterako biltegiratzea eta erreproduzitzea, baldin eta edukiok xede pertsonal hutsez erabiltzen badira.

Webgunean dauden orotariko izen komertzial, logo, marka eta bereizgarriak beren jabeenak dira eta legez babestuta daude.

Erabiltzaileen erabilera eta sarbidea

Erabiltzaileak, webgunera sartzen denean, bere borondatez egiten du, bere gain eta galorde.

Erabiltzailea informatuta dago, eta onartzen du webgunearen zerbitzuak eskuratu eta erabiltzeak webgunearen Pribatutasun Politika eta Erabilera Baldintzak onartzea dakarrela, eta ez dakarrela, inondik inora ere, webgunearen arduradunarekin harreman komertzial bat hastea.